VII. Alboan Lasterketa Solidarioa
Egin korrika ALBOANekin, bete dezagun 20.000 km egiteko erronka, eta lor ditzagun behar adina funts ALBOANek martxan dituen 4 proiektuentzat, COVID-19aren ondorioak sufritzen ari diren pertsona eta komunitate zaurgarriek ur nahikoa eta kalitatekoa lortu ahal izan dezaten.
Ezin baduzu korrika egin, animatu zaitez 0 Dortsalarekin
Nazioarteko lankidetzarako Euskadiko eta Nafarroako GKE jesuita gara
COVID-19ak krisi sanitario, ekonomiko eta sozial gogorra eragin du, eta are gehiago larritu du milioika pertsonak lehendik ere bizi zuten egoera zaurgarria.
Munduan, 3.000 milioi pertsonak ezin ditu hartu gure osasuna zaintzeko eta gaixotasuna ez transmititzeko beharrezko diren oinarrizko neurri higienikoak –adibidez, eskuak maiz garbitzea–, ez dutelako urik.
Latinoamerikan, Afrikan eta Indian, premia horri erantzuten ari zaio Alboan, komunitate zaurgarriek ura izateko eskubidearen defentsan egiten duten lana babestuz eta bizi-baliabide baliotsu horren garrantziari buruz sentsibilizatuz.
Alboanek bere harri koskorra jartzen du, indarrak batuz Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 6. Helburuan planteatutako xedeak lortzeko: hau da, pertsona guztiek ura eta saneamendua izatea, 2030a baino lehen. VII. Alboan Lasterketa Solidario Birtuala URA 20-21 lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen da.
Erakundeek eta enpresek talde gisa izen emanez parte hartu dezakete erronkan. Taldeentzako ranking berezi batean jasoko dira erakunde edo enpresa bakoitzak lortutako kilometroak.
Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
Ainoa Uriarte - a.uriarte@alboan.org - Tel. 944 151 135
BABESLEAK
Nola funtzionatzen duen
Eman izena online, erraz-erraz, #urarengarrasiaren alde korrika egiteko, ibiltzeko, pedalei emateko... Izen emateak 6 € balio ditu. Garmin, Polar, Fitbit, Strava, Apple Health eta Google Fit-ekin sinkronizatu, eta dortsala deskargatu ahal izango duzu.
Abenduaren 14aren eta urtarrilaren 10aren artean, edonon korrika egin, bizikletan, ibiltzen: errepidea, bidezidorra, korrika egiteko zinta, eta beste. Bakarkako desafio bat da, eta ALBOANek Txaden, Peruko Amazonian, Indian, Burundin eta Kolonbian martxan dituen proiektuei babesa agertzeko modu bat.
Lasterketa amaitutakoan, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ziurtatu Facebook, Instagram edo Twitter-en argitaratzean #urarengarrasia traola erabiltzen duzula. Ekiphos plataforman galeria bat sortuko dugu argazki guztiekin.
Erronka bete ondoren, automatikoki gaituko da zure partaidetza-diploma.
Ez zara helmugara iritsiko soilik. Lasterketaren bidez, babesa emango diezu eta nabarmendu egingo dituzu ALBOANek martxan dituen proiektuak, COVID-19aren ondorioak sufritzen ari diren pertsona eta komunitate zaurgarriek ur nahikoa eta kalitatekoa lortu ahal izan dezaten.
Erregistratzeko dudak edo zailtasunak badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan: carreras@kinendu.com
KILOMETROAK ERREGISTRATZEKO GIDATXOA HEMEN DESKARGATU
Txaden putzuak eraikitzea
APLFT toki-erakundea
Txaden, landa-eremuetan bizi diren herritarren erdiek ez dute edateko urik.
Zenbat jenderi lagunduko dion proiektuak: 9.000 lagun
SAIPE toki-erakundea
Alto Marañon eskualdeko ikastetxeek, Peruko Amazonian, ez dute ur trataturik, eta horrek arriskuan jartzen du ikastetxe horietako ikasle eta irakasleen osasuna.
Zenbat jenderi lagunduko dion proiektuak: 1000 ikasle eta haien familiak
IDEAS toki-erakundea
Indiako landa-eremuetan, etxeen % 84an ez da urik iristen hoditeriaren bitartez.
Zenbat jenderi lagunduko dion proiektuak: 743 emakume
JRS-Burundi toki-erakundea
COVID-19 gaitzaren pandemiak agerian utzi du, oraindik gehiago, ezinbestekoa dela ura, xaboia eta komunak edukitzea, kutsadura prebenitu, ikasleen eta irakasleen segurtasuna bermatu eta ohiko hezkuntza-zikloa eten ez dadin.
Zenbat jenderi lagunduko dion proiektuak: 11.500 ikasle eta 300 ikasle.
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika