Kilometroz kilometro zubia indartzen

#zubiaindartzen

Kilometroak batuz eraiki dezagun Dionewarreko (Senegal) kultur eremua! Edonon zaudela; bakarrik, familian edo lagunekin; bizikletan, oinez edo korrika, PARTE HARTU! Ea guztion artean Senegalera joan etorria egitea lortzen dugun!

Ez baduzu karreran parte hartu nahi baina aportazio ekonomiko bat egin nahi baduzu, bizum bitartez 679324299 edo ES58 2095 5070 7091 1939 4823 kontu korrontean egin dezakezu. 

#zubiaindartzen hashtag bitartez argazkiak igotzen dituztenen artean elkarteko 10 artikulu saski eta 15 kamiseta zozketatuko ditugu eta horrelako 15 lamina ere:

Ndank Ndank

Ndank Ndank Elkartea senegaldar eta euskaldunen arteko kulturartekotasuna eta garapenerako lankidetza sustatzen duen elkartea da.

 

Deskribapena

Ndank Ndank Elkarteak Dionewarreko (Senegal) kultur eremuaren eraikuntzarako finantziazioa lortzeko sortu du karrera solidario hau. Erabilera anitzeko espazio bat eraikitzea da helburua; kultur arlo desberdinak (hizkuntza, musika, artisautza, dantza, literatura…) garatzeko batetik, eta hezkuntza ez formala sustatzeko bestetik. Eremu honen lehen eraikuntza izango dena martxan da, eta asmoa da progresiboki eraikin berriak gehitzen joatea. Kultur eremu hau Dionewarreko biztanleriarentzako topagune izanik, komunitatearen ahalduntzea garatzeko eremu bikaina izango dela uste dugu.

Dionewarreko (Senegal) kultur eremua.

Guztion artean 8000 kilometro osatzea bilatzen dugu, Euskal Herri eta Senegal arteko joan etorriak duen distantzia hain zuzen. Kilometroz kilometro, bi komunitateen arteko zubia indartuko dugu! Geroz eta gehiago izan hobeto!  

CÓMO FUNCIONA

1.

Inscripción abierta hasta el 9 de January.

2.

Descarga la App Kinendu

3.

Pulsa en el play

Eman Izena

ERREGISTRATU

Erregistra zaitez online modu errazean, Dionewarreko (Senegal) kultur eremuaren eraikuntzarako finantziazioa lortzeko korrika eginez, bizikletan edo oinez ibiltzen, 5 euro da izen-ematea. Garmin, Polar, Fitbit, Strava, Apple Health eta Google fit-ekin sinkronizatu eta zure dortsala deskargatu ahal izango duzu

Eman izena

KORRIKA EDO OINEZ

Errepidean, bidezidorrean, zintan edo zuk nahi duzun tokian ibil zaitezke korrika, oinez, bizikletan... abenduaren 20tik urtarrilaren 10 era bitartean. Banakako erronka bat da, eta Ndank Ndank Elkarteak dauzkan proiektuak finantzaten jarraitzeko modu bat.

PARTEKATU SARE SOZIALETAN

Behin lasterketa amaitzen duzunean, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ez ahaztu Facebooken, Instagramen edo Twitterren argitaratzea, #zubiaindartzen traola erabiliz. Argazki guztiak bilduma batean jasoko ditugu Ekiphos plataforman.

PARTE HARTZEAGATIK, DIPLOMA

Behin erronka amaitzen duzunean, automatikoki aterako da parte hartzeagatik jasoko duzun diploma.

EGIN URRATS GEHIAGO

Helmugara iristea lortuko duzu zuk, baina, horrez gain, guztion artean 8000 kilometro osatzea bilatzen dugu, Euskal Herri eta Senegal arteko joan etorriak duen distantzia.

Erregistratzeko dudak edo zailtasunak badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
carreras@kinendu.com

KILOMETROAK ERREGISTRATZEKO GIDATXOA HEMEN DESKARGATU


Zure plataformak sinkronizatu

Babesleak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika