MAREA ARROSA MARTXAN
Katxalin. 6. Martxa solidarioa
Animatu eta parte hartu 5 Km horietan bularreko minbiziaren ikerketaren alde.
Elkartasun martxaren bidez lortutako diruak bularreko minbiziaren ikerketa proiektuak finantzaten jarraitzeko izango dira.
BATU ETA IBILI EDO KORRIKA EGIN ARROSAZ BULARREKO MINBIZIA IKERTZEKO
Katxalinen, 30 urte baino gehiago daramatzagu Gipuzkoan bularreko minbiziak kaltetutako emakume guztiei eta baita haien familiaei laguntzeko, gaixotasunari hobeto aurre egin ahal izateko helburuarekin eta egoera zail honetan bakarrik ez daudela senti dezaten..
Hasera batean 10 emekumek sortutakoak gaur egun 700 bazkide baino gehiago ditu.
Egoitza nagusia Donostian dago eta bi bulego ditugu Bergaran eta Ordizian.
Zer da marea arrosa martxan?
6. edizio hau 2020 urte honetan KATXALIN elkarteak antolatzen duen lehen lasterketa edo martxa birtual solidarioa da.
Helburua 5 Km-ak egitea da, Biodonostiak Bularreko Minbiziaren ikerketarako dituen proiektuak finantzatzeko.
COVID19- aren krisiak Donostia arrosaz jaztea eragotzi digu, beraz, korrika edo oinez ibiliko gara 5 Km-ak modu birtualean. Eta arrosaz egingo dugu urriaren 17 eta 25 artean
ERREGISTRATU
Erregistra zaitez online modu errazean, bularreko minbiziaren ikerkuntzarako korrika egiteko edo oinez ibiltzeko. 5 euro da izen-ematea. Garmin, Polar, Fitbit, Strava, Apple Health eta Google fit-ekin sinkronizatu eta zure dortsala deskargatu ahal izango duzu
Errepidean, bidezidorrean, zintan edo zuk nahi duzun tokian ibil zaitezke korrika edo oinez, urriaren17etik 25 era bitartean. Banakako erronka bat da, eta bularreko minbiziaren ikerketa proiektuak finantzaten jarraitzeko modu bat.
Behin lasterketa amaitzen duzunean, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ez ahaztu Facebooken, Instagramen edo Twitterren argitaratzea, #KatxalinMartxa traola erabiliz. Argazki guztiak bilduma batean jasoko ditugu Ekiphos plataforman.
Behin erronka amaitzen duzunean, automatikoki aterako da parte hartzeagatik jasoko duzun diploma.
Helmugara iristea lortuko duzu zuk, baina, horrez gain, elkartasun martxaren bidez lortutako diruak bularreko minbiziaren ikerketa proiektuak finantzaten jarraitzeko izango dira.
Erregistratzeko dudak edo zailtasunak badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
carreras@kinendu.com
KILOMETROAK ERREGISTRATZEKO GIDATXOA HEMEN DESKARGATU
Zozketan parte hartzeko, Katxalin Elkartearen Martxa Arrosa birtualarekin bat egin eta #KatxalinMartxa hashtagharekin argazki bat igo zure sareetara.
Honako sorta hauetako bat irabazi ahal izango duzu:
- Katxalinen motxila eta maskara.
- Errealaren kamiseta eta motxila.
- Errealaren motxila eta euritakoa.
Etxeko txikiek ere parte har dezakete Errealaren baloi eta euritako baten zozketan!
Sari hauek irabazteaz gain, zure parte-hartzearekin bularreko minbiziaren ikerketa finantzatzen lagunduko duzu.
Animatzen zara?
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika