KonponbideTxikiak

#PequeñasSoluciones

Lasterketa Birtual Solidarioa

#PequeñasSoluciones Erronkarekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, mundu osoko haurren immunizazioraren alde.

Arazo handiak daude, hala nola polioa edo elgorria, txertoak bezalako konponbide txikiak dituztenak, eta horiekin urtero 2-3 milioi bizitza salbatzen dira.

Txertoak konponbide eraginkorrena, errazena eta merkeena dira mundu osoko haurren biziraupena bermatzeko. Baina oraindik lan asko dago egiteko, eta UNICEFen laguntza eta baliabide gehiago behar ditugu bizitzak salbatzen dituzten txertoekin guztiengana iristeko. Lagunduko diguzu?

Minuturo, 5 haur salba daitezke txertoei esker. Bat egin #PequeñasSoluciones erronkara, lasterketa birtual solidarioko dohainak txertoak ematera bideratuko dira, haur guztiak txertatuta eta babestuta egon daitezen.

UNICEF

UNICEFen haur guztiak txertatuta eta babestuta egon daitezen lan egiten dugu.

Horregatik, azken urteotan, munduko haurren ia erdiei txertoa jartzea lortu dugu, edozein egoeratan txertaketa bultzatuz.

Inor iristen ez den lekura iritsiz, herrialde gehiagotara, gerra edo hondamendi naturalen erdian, basamortuak eta mendiak zeharkatuz, behar gaituzten herririk urrunenera iritsi arte.

Eta ez gara geldituko munduko haur guztiak txertatuta eta babestuta egon arte.

Azalpena

Zer da #PequeñasSoluciones erronka?

UNICEFek antolatutako lasterketa birtual solidarioa da. Bertan, mundu osoko haurren immunizazioaren alde parte hartzera animatzen ditugu pertsona guztiak.

Txertoak gaixotasun arriskutsuen agerraldiak prebenitzeko tresnarik seguruena eta eraginkorrena dira; baina 2019an 14 milioi haurrek ez zuten bat bera ere jaso. Horregatik, UNICEFen ez gara geldituko bizitzak salbatzen dituzten txertoekin haur bakoitzarengana iritsi arte.

Bide hau gurekin egitera, eta #PequeñasSoluciones izeneko lasterketa birtual solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Lasterketa honetan parte-hartzaileek korrika egin dezakete, oinez ibili, bizikletan joan, igerian egin… eta dohaintzak egin kilometro horiek txerto bihurtzeko, milaka haurren bizitzak babestuko dituztenak.

Txertoak haurren biziraupenerako konponbide eraginkorrena, errazena eta merkeena dira. Izan ere, hain poto txikian sartzen den zerbaitek 2-3 milioi bizitza salbatzen ditu urtero.

Minuturo, 5 haurrek biziraun dezakete txertoei esker. Horregatik da hain garrantzitsua #PequeñasSoluciones erronkan parte hartzea. Bat egiten duzu?

Erabilera

1.

Inscripción abierta hasta el 6 de February

2.

Deskargatu dortsala PDFan

3.

Pulsa en el play

1. Izen-ematea formalizatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu dortsal pertsonalizatuarekin (zenbakia eta izena) 


2. Lasterketa hasten denetik otsailaren 7ra arte, zure kirol-jarduerak erregistratu ahal izango dituzu.

3. Edozein lekutatik parte har dezakezu.

4. Ziurtagiri digital bat jasoko duzu zure parte-hartze solidarioarekin.

5. Zure sailkapen pertsonala eta taldekakoa ikusiko duzu.

6. Erregistratu zure jarduera Kinendu aplikazioarekin, edo sinkronizatu zure erloju edo app-an.

7. Partekatu argazkiak zure sare sozialetan #PequeñasSoluciones

8. Km erregistratzeko zailtasunak edo zalantzak izanez gero, jarri harremanetan carrera@kinendu.com helbidean.

KILOMETROAK ERREGISTRATZEKO GIDA DESKARGA EZAZU!

Zure plataformak sinkronizatu

Laguntzaileak

Babesleak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika