KILOMETRO TXURI URDINAK

#RS111

IBILI, KORRIKA EGIN ETA ANIMATU BIZIKLETAREKIN

Realak 111 urte bete ditu eta zuekin ospatu nahi dugu. 111. Urtebetetze hau dela eta, kirol erronka bat proposatzen dizuegu. Denon artean 111.111 kilometro egin nahi ditugu korrika, oinez edo bizikletan. 111 egun ditugu hori lortzeko! Animatzen zara? Doan da! Bide polit honetan hainbat erronka txiki proposatuko ditugu, zozketak eginez eta sariak emanez.

 Nola erabili

ERREGISTRATU

Izena eman webgunean eta, horrela, kilometroak egingo ditugu guztion artean. Polar, Fitbit, Strava, Apple Health eta Google Fit-ekin sinkronizatu edo Kinenduk eskaintzen duen aplikazioa lortu eta zure dortsala deskargatu ahal izango duzu. Doan da!

#RS111

Izena Eman

KORRIKA, OINEZ EDO TXIRRINDAREKIN

Irailaren 11a da kilometroak egiteko lehen jardunaldia. 111 egun dituzu, hau da, abenduaren 31ra arte. Korrika, oinez edo txirrindarekin nahi duzun lekura joan zaitezke. Denon artean 111.111 kilometrora iristea lortuko dugu.

ZURE SARE SOZIALETAN

Zenbat eta gehiago izan, hobe. Kirola egitera irten aurretik, bitartean edo ondoren, eskatu argazki bat ateratzeko edo selfie bat egin, eta partekatu zure sare sozialetan (Instagram, Facebook edo Twitter) #RS111 traola erabiliz.

DIPLOMA

Erronka honetan parte hartzen baduzu, sari interesgarriak irabazteko eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izateaz gain, diploma bat jasoko duzu doan.

SOLIDARIOA

111.111ko helburura iritsi arte egiten duzuen kilometro bakoitzeko, Realak bi zentimo emango ditu. Pastoretek eta Pancraciok, erronka hau babesten duten markek, zentimo bana emango dute. Bildutakoa batuta, jostailuak erosiko dira eta Gurutze Gorriari emango zaizkio Gabonetako bilketa kanpainarako.

Erregistratzeko dudak edo zailtasunak badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
carreras@kinendu.com

KILOMETROAK ERREGISTRATZEKO GIDATXOA HEMEN DESKARGATU


Zure plataformak sinkronizatu

Kilometro oso garrantzitsuak

111 egun hauetan egiten dituzun kilometro guzti-guztiak 111.111ra iritsi arte oso garrantzitsuak izango dira. Realak bi zentimo emango ditu kilometro bakoitzeko. Pastoretek eta Pancraciok, erronka honen babesleek, zentimo bana emango dute. Bildutako diru guztiarekin jostailuak erosiko dira eta Gurutze Gorriari emango zaizkio. Eskertzen dizugu, eskertuko dizute.



Laugarren erronka

Abenduan, #RS111 eta #RealistasPorElMundo hashtagak erabiliz, norbera kirola egiten erakusten duen argazki bat bere Twitterreko kontura edo Instagramekora igotzen duten guztien artean (edo argazkia redes.sociales@realsociedad.eus posta elektronikoko helbidera bidaltzen dutenen artean) produktu hauek zozketatuko ditugu (hamaika saritu egongo dira): Realeko fan lerroko jaka urdin bat, Futboleko lau bota pare, Futbol Emotionek eskainita, Pancracio produktuen hiru sorta eta Pastoret produktuen hiru sorta.

Gainera, 11 argazkirik hoberenek sari berezi bat izango dute: argazki horiekin mosaiko polit bat egingo dugu, Realeko harmarria simulatuz, eta Reale Arenan jarriko dugu. Garrantzitsua da zure argazkian zerbait txuri-urdin agertzea (adibidez, Realeko kamiseta bat edo gorro bat, bufanda bat edo beste zerbait jantzita duzula agertzea…).

Eregulazio oinarriak.



Babesleak

Laguntzaileak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika