La Bilbao Refugio

#BilbaoRefugio

EGITEN DUZUN URRATS BAKOITZAK BERRIRO HASTEN LAGUNTZEN DIE

BILBAO REFUGIO hiru helburu hauek dituen lasterketa solidarioa da: herritarrei errefuxiatuek bizi duten egoera ikusaraztea eta kontzientziazio-lana egitea; herritarrek asilo-eskubidearekiko duten konpromisoa indartzea; eta CEAR-Euskadiren proiektuetarako baliabideak lortzea.  

CEAR-Euskadi

CEAR-Euskadi Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan dagoen elkarte bat da. 30 urte baino gehiago daramatzagu jazarpen-egoeretatik ihesi Euskadira iristen diren errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak eta garapen integrala defendatzen eta sustatzen.

Bilbao Refugio

Lasterketa hau 2014an sortu zen, Óscar Pasarin ultrairaupeneko euskal lasterkariaren erronka batekin. Óscarrek, bere balentriaren bidez, errefuxiatuek leku seguru bat aurkitzeko egin behar duten bide gogorra ikusarazi nahi izan zuen. Bere pasiorik handiena erabili zuen horretarako: korrika egitea. Urte horretan, hamar egunean, 591 kilometro egin zituen mendiz mendi, Euskal Herrian barrena. Egitasmoari amaiera emateko, herritarren martxa bat izan zen Bilbon.

2015ean, Penintsula zeharkatu zuen: 1.200 kilometro egin zituen korrika Algecirasetik Bilbora. 2016an, Donejakue bidea egin zuen korrika, Donibane Garazitik Santiago de Compostelaraino.

2017an, Óscarrek mila kilometro egin zituen zazpi egunean Bilboko itsasadarraren inguruan, eta azken bost kilometroetan 600 pertsonak baino gehiagok lagundu zioten helmugara iristen. Gaur egun, Óscarren erronka herritarren erronka bihurtu da, Bilbao Refugio lasterketa solidarioaren bidez.

Osasun-krisiak ez digu lanean jarraitzea eragotzi, eta ez digu eragotziko aurten ere errefuxiatuen alde korrika egitea. Modu BIRTUALEAN egingo dugu, uztailaren 10etik abuztuaren 9ra bitartean, munduko edozein txokotan.

Eman Izena

ERREGISTRATU

Erregistra zaitez online modu errazean, errefuxiatuen alde korrika egiteko edo oinez ibiltzeko. 5 euro da izen-ematea. Garmin, Polar, Fitbit, Strava, Apple Health eta Google fit-ekin sinkronizatu eta zure dortsala deskargatu ahal izango duzu

Eman izena

KORRIKA EDO OINEZ

Errepidean, bidezidorrean, zintan edo zuk nahi duzun tokian ibil zaitezke korrika edo oinez, uztailaren 10etik abuztuaren 9ra bitartean. Banakako erronka bat da, eta errefuxiatuei babesa emateko modu bat.

PARTEKATU SARE SOZIALETAN

Behin lasterketa amaitzen duzunean, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ez ahaztu Facebooken, Instagramen edo Twitterren argitaratzea, #bilbaorefugio traola erabiliz.

PARTE HARTZEAGATIK, DIPLOMA

Behin erronka amaitzen duzunean, automatikoki aterako da parte hartzeagatik jasoko duzun diploma.

EGIN URRATS GEHIAGO

Helmugara iristea lortuko duzu zuk, baina, horrez gain, hutsetik hasi behar dutenei babesa emateko eta haien egoera agerian jartzeko modu bat ere bada zure lasterketa. Zure izen-emateari esker, Euskadiko errefuxiatuen eskubideak defendatzen jarraituko dugu. Eskerrik asko!

Erregistratzeko dudak edo zailtasunak badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
carreras@kinendu.com

KILOMETROAK ERREGISTRATZEKO GIDATXOA HEMEN DESKARGATU


Zure plataformak sinkronizatu

Errefuxiatuen istoriak

ERREFUXIATU BATZUEN HISTORIAK


Souleyman


Duela bi urte iritsi zen Souleyman Valentziako portura, Aquarius itsasontzian, hamabi egunez itsasoan egon ostean. Gaur egun, gaztelania eta iturgintza ikasten ari da, eta bere ametsa bere semea berriz ikustea da.

Hemen duzu haren historia.


Fátima


Fátima Txadekoa da, 30 urte ditu, eta bere herrialdean utzi behar izan zituen bi seme. Bortxazko ezkontza batetik eta indarkeria matxistatik ihes egin zuen.

Hemen duzu haren historia.


José y María


José eta María El Salvadorkoak dira, eta beren herrialdetik ihes egin behar izan zuten, marek hil egin nahi zituztelako.

Hemen duzu haren historia.

Babesleak

Babesleak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika