EMAKUMEOK MUGIMENDUAN/MUJERES Y ACTIVAS

#40.000KM GURE MUNDUA MUGIMENDUAN JARRI ETA 3 ERAKUNDERI LAGUNTZEKO

Emakumeok Mugimenduan Erronka Digital Solidarioarekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu!

Emakumeok Mugimenduan egitasmoaren baitan, Gipuzkoako emakumeon jarduera fisikoa areagotzeko ekimen desberdinak abian jarri ditugu. Emakumeak mugimenduan jarri nahi ditugu, jarduera fisikoari lotuta ditugun aurreiritzi eta oztopoak gainditu, emakume bakoitzak gure mugimendua, gure mundua, gure modura aurkitu dezagun. Gure momentua, arnasa hartzeko unea.

Mugimenduak mugimendua eragiten duelako, gai izango al gara Gipuzkoako emakumeok gure mugimenduarekin mundu-bira egiteko? Gipuzkoatik hasi, meridianoa zeharkatu eta Gipuzkoara itzuliko gara, guztira 40.000 km!

Parte hartzeko prest? Mugimendu orok batzen du!

Gipuzkoa Kirolak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Emakumea eta Kirola programaren barruan, emakumezkoen kirolaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratu nahi du, gehien bat kirola egin nahiko genukeen eta egiten ez dugun emakumeekin. Oinarritik eliteraino, emakumezkoen kirola sustatzeko eta bistaratzeko dinamikak, proiektuak eta ekimenak sortuz, eta garatzen jarraitzeko beharra azalduz.

Berdintasunean aurrera egiteko lan egiten dugu, sentsibilizazioa, ekintza programa eta informazioak emakumeen eskura jarriz, pertsonaren eta gizartearen oreka lortzea helburu.

Azalpena

Mundu-bira egin nahi dugu, egoerari buelta emateko eta jarrera aldaketa bat sustatzeko emakumeok jarduera fisikoarekin dugun harremanean.

Jarrera aldaketa norbanakoan jaiotzen den arren, askoren baturak egiten du posible; horregatik, erronka honi ekingo diogu, Gipuzkoako emakumeok elkarrekin, munduari bira emateko gai garela agerian uzteko. .

Mugimendu oroko batzen duen bezala -ibiltzea, korrika egitea, gurpilei eragitea, uretan murgiltzea, bakarrik, lagunekin…- kilometro orok ere batu egingo du. Horregatik, erronka 3 fasetan gauzatuko dugu, lorpen bakoitzarekin emakumeei laguntzen eta babesten lanean diharduen elkarte desberdinak babestuz, guztira 15.000 €-rekin. Erakundeak Gipuzkoa Kirolak-ek aukeratuko ditu hautaketa prozesu baten bitartez.

1. Lehen lorpena: 10.000km - Gipuzkoatik Ipar Polora

2. Bigarren lorpena: 30.000km - Ipar Polotik Hego Polora

3. Hirugarren lorpena: 40.000 km - Hego Polotik Gipuzkoara.

Bat egiten al duzu mugimenduarekin? Hasi kilometroak gehitzen, elkarrekin lortuko dugu eta! 

Erabilera

1.

Izen ematea zabalik otsailaren 27ra arte

2.

Deskargatu dortsala PDFan

3.

Eman play

1. Eman izena eta email bat jasoko duzu zure dortsal pertsonalizatuarekin (zk. eta izena).

2. Erronkaren hasieratik amaierara bitartean zure kirol jarduera erregistratzeko aukera izango duzu, urtarrilaren 1etik otsailaren 27ra.

Urriaren 7tik abenduaren 31era, beroketa fasean egongo gara erremintarekin ohitu ahal izateko. Urtarrilaren 1etik aurrera, kontadoreak 0ra itzuliko dira egiazko erronkari ekiteko, urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra. 

3. Edozein lekutatik har dezakezu parte.

4. Ziurtagiri digital bat jasoko duzu zure parte-hartze solidarioa egiaztatzeko.

5. Zure sailkapen pertsonala eta talde sailkapena ikusiko dituzu.

6. Kinendu App-an zure jarduera erregistratu edo sinkronizatu zure Erloju edo aplikazio gustokoena erregistroa egiteko. Erlojurik edo aplikaziorik erabiltzen ez baduzu, jarduera eskuz erregistratu dezakezu!

7. Lagundu proiektua zabaltzen! Elkarbanatu argazkia bat zure sareetan #MErronka hashtag-a erabiliz.

8. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan: carreras@kinendu.com 

Zure plataformak sinkronizatu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika